2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

ARKTIAR KRONIKAK 9. Tundrako izpirituak.





ARKTIAR KRONIKAK 9.

Tundrako izpirituak.
 


Egurrezko borda ireki batean emango dugu gure azken gaua, bide ertzean. Haren ondoan, ontziraleku txiki bat ibai zabal baterako sargunea da, orain izotz pista bihurtua. Bihar, bere ur jelatuen gainean eskiatuko dugu errepidearen bila. Tenperatura asko epeldu da, 0ºC-en inguruan gabiltza. Zerua oskarbi darrai, ilunabar ederra eskaintzen digu, eta ondorioz gaua izarpean pasatzea erabakitzen dut. Gaueko 10-ak aldera, irudi sotil, ia ohartezinezko batzuk ortziaren iluntasunean zirriborratzen hasten dira. Minutu batzuetan zehar ez daukat oso argi zer den nire begiradaren aurrean zabaltzen ari dena. Azkenean tundrako izpirituek erabat aztoraturik, nire lozorrotik zeharo esnatu eta lagunei abisua pasatzen diedan arte. Aurora boreala, iparreko argiak. Ia ordu betez, esmeralda koloreko argi-oihal moduko batzuk gure buru gainean elkarri jarraika jolasean arituko dira, bere distira isilean lurralde honen liluraren zati bat laburbilduz.




Artikoa, hain urrun eta hain gertu. Behin etxera itzulita, bizipen hauek gogoratzean, han bizi izandakoa eta egunerokotasunaren arteko kontrastea hain da gogorra, bidaia fantasiazko eremu irrealaren baitan kokatzen zaidala kasik. Eta hala, gogoa eta oroimena zirpildu egiten zaizkit beraien harizpiak haurtzaroko ametsekin nahasiz. Bizitakoa eta amestutakoa bat egin eta elkar aberastu egiten dira. Eta azkenean bizi izandako edertasuna baino ez zait geratzen, munduaren ikuskizun zoragarria. 
Eskerrak Sonia auroraren argazkiagatik
 

Patxi Aiaratik














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina